martes, 19 de febrero de 2013

MEDITERRANEAR ISURIALDEA DAUKATENAK: OMECILLO

Azken sarreretan, ibai guztiak Katauriar isurialdea daukate eta horain hasiko gara Mediterranear isurialdeekin.
Omecillo Arabako mendebaldeko ibaia da, 32 km-ko luzera duena. Bóvedako mendilerroan jaio eta Ebro ibaian amaitzen da, Bergonda herria zeharkatu eta gero, Sobróndik gertu. 360 km²-ko azalerako arro hidrologikoa du. Gaubea, Jurisdicción de San Zadornil (Burgos), Añana eta Lantaron udalerriak zeharkatzen ditu. Ibaiadar nagusia Tumecillo ibaia du, Arkamoko mendilerroan jaiotzen dena eta Villanañen elkartzen zaiona. Halaber, beherago, eta Bergondara iritsi baino lehen, Añanatik datorren Muera ibai gazia ere elkartzen zaio.
Egoera onean mantentzen da, Arabako eremu horren industrializazio maila txikiari esker. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan natura-baliorik handienetako ibaien artean dugu Omecillo.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 32 km

ITURBURUA: Bóveda

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa


No hay comentarios:

Publicar un comentario