martes, 19 de febrero de 2013

ODRÓN IBAIA

Odrón Nafarroako ibaia da, isurialde mediterraneoan; 40 km. Berrotzako mendietan sortu (Kodes mendikatea) eta Mues, Los Arcos, Elizagorria eta Mendabia igaro ondoren, Ebron isurtzen du ura.



JUGALEZ IBAIA

Jugalez Arabako hego-mendebaldean dagoen ibaia da, San León (Toloño) mendiaren inguruan sortutakoa eta mendebalderantz abiatzen dena, Santa Cruz del Fierro (Berantevilla) herrian Ebron isuriz.
Ibilbidean Lagran, Urizaharra eta Zanbrana udalerriak zeharkatzen ditu.

IBILBIDEA:
San Baules, Aranbaltza, Niguaran, Santiama, San Vicente, Los Loros, Artikuatxa, Salsipuedes, Molina eta Mina.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 25, 5 km

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa

(Ez daude argazkiak ibai honi buruz)

IHUDA IBAIA

Fitxategi:Arabako Aiuda ibaia.jpgIhuda Arabako ibai bat da, Zadorraren ezkerraldeko adarretako bat. Gasteiz mendien hegoaldeko isurialdean jaiotzen da, Okina herritik gertu. Urarte eta Saseta herriak zeharkatu eta gero, Trebiñun sartzen da. Konderria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du.
Ikustekoa da Rodavieja izeneko ur-jauzia, Okina eta Saseta artean, 8-10 metroko garaiera duena. Tarte bertsuan, beste hainbat ur-jauzi daude.
Ozana herria zeharkatu ondoren Ihuda ibaia Zadorrara isurtzen ditu urak Lakorzana herritik gertu.

KOKAPENA: Araba


ZADORRA IBAIA

Fitxategi:Armiñongo zubi erromatarra.jpgZadorra Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.
Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.
Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.

IBAIADARRAK:
  • Barrundia
  • Santa Engrazia
  • Dulantzi
  • Batan
  • Iturzabaleta
  • Zalla
  • Las Huertas
  • Ihuda
URTEGIA:
Zadorra ibaiak Uribarri Ganboako urtegiaren sarea osatzen du, guztira 220 hektometroko kubiko ur gordetzeko gaitasunarekin. Urtegi hauek Bilbo eta Gasteizko ur beharrizanak asetzen dituzte.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 78,1 km

ITURBURUA: Entziako mendilerroa (1.045 m)

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa

 

BAIA IBAIA

Fitxategi:Baias ibaia Zuhatzu Kuartango parean.JPGBaia Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60 kilometroko ibaia da. Lurraldearen trantsizio-izaera, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artekoa, zeharkatzen dituen paisaietan nabari da; hala, iparraldean sega-belardiak eta basoak dira nagusi eta hegoaldean, berriz, zereal, erremolatxa eta patata soroak.

IBILBIDEA:
Baia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin. Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, Anda edo Hereñako bezalako igarobide estuetan zehar bide eginez. Horietatik guztietatik azpimarragarriena Tetxako haitzartea da, Arkamo eta Badaia mendilerroen arteko ebaki ikusgarria. Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean hondo arrokatsua agerian duten hainbat zati agertzen dira.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 64 km

ITURBURUA: Gorbeia

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa



MEDITERRANEAR ISURIALDEA DAUKATENAK: OMECILLO

Azken sarreretan, ibai guztiak Katauriar isurialdea daukate eta horain hasiko gara Mediterranear isurialdeekin.
Omecillo Arabako mendebaldeko ibaia da, 32 km-ko luzera duena. Bóvedako mendilerroan jaio eta Ebro ibaian amaitzen da, Bergonda herria zeharkatu eta gero, Sobróndik gertu. 360 km²-ko azalerako arro hidrologikoa du. Gaubea, Jurisdicción de San Zadornil (Burgos), Añana eta Lantaron udalerriak zeharkatzen ditu. Ibaiadar nagusia Tumecillo ibaia du, Arkamoko mendilerroan jaiotzen dena eta Villanañen elkartzen zaiona. Halaber, beherago, eta Bergondara iritsi baino lehen, Añanatik datorren Muera ibai gazia ere elkartzen zaio.
Egoera onean mantentzen da, Arabako eremu horren industrializazio maila txikiari esker. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan natura-baliorik handienetako ibaien artean dugu Omecillo.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 32 km

ITURBURUA: Bóveda

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa


viernes, 15 de febrero de 2013

ERROBI IBAIA

Errobi Ipar Euskal Herriko ibaia da. Bere frantsesezko izena Nive da, gaskoierazkoa Niva.

IBAIADARRAK

Sakontzeko, irakurri: Errobiren ibaiadarren zerrenda

  • Ezterengibeleko erreka
  • Urepeleko Errobi, Baigorritik datorrena
  • Laka, Ortzaizetik
  • Baztan, Bidarraitik
  • Latsa, Ezpeletatik
KOKAPENA: Nafarroa Beherea eta Lapurdi

LUZERA: 78km

ARROA: 1030 km²

EMARIA: 34 m³/s

ITURBURUA: Beherobia, Laurhibar, Arnegi

IBAI AHOA: Aturri > Ozeano Atlantikoa





EZKURRA IBAIA

Fitxategi:Santesteban.JPGEzkurra Nafarroako Malerreka eskualdean dagoen ibaia da. Iturburua Ezkurra udalerriko lurretan du, hain zuzen ere, Ezkurra mendatean. Ondoren Eratsun eta Saldiasko lurrak zeharkatzen ditu eta aurrerago Lotzabian (Beintza-Labaien) Zubieta, Ituren, Elgorriaga eta Doneztebetik pasatzen da. Azken udalerri honetan Ezpelurarekin elkartzen da eta 300 metro aurrerago Baztan eskualdetik datorren Bidasoarekin. Ezkurra ibaira bost erreka isurtzen dira ezkerraldetik, eta lau eskuinaldetik.

KOKAPENA:  Malerreka, Nafarroa

ITURBURUA: Ezkurra mendatea, Ezkurra udalerriko lurretan

IBAI AHOA: Donezteben Bidasoa ibaiarekin elkartzen da




BIDUZE IBAIA

Biduze edo Lapiotz (Donaixtitik gora Urbeltzeta) Nafarroa Behereko ibaia da, Zuberoako mugan jaiotzen da eta Aturriren ibaiadarra da.
Iraganean ondasunen garraiorako oso erabilia izan zen ibaia, idiek tiraturiko gabarren bidez eramaten zirelarik. Ibai-portu garrantzitsuak egon ziren hala nola Akamarre eta Bidaxunen. Ibaian zehar ontzi txikiek Akamarrera arte bakarrik nabiga dezakete.
Arbailetako Ithe basoan dagoen lur azpiko ur-laster batetik jaiotzen da (Eltzarreko ordokia) eta Gixunen isurtzen da Aturri ibaira.

IBAIADARRAK:
Fitxategi:Biduze.jpg
UhaldeaIzenaLuzera (km.)
EskumaldeaIhiteko erreka4,3
EskumaldeaSorhitza3,9
EskumaldeaLarramendi2,9
EzkerraldeaHoztako ura8,1
EzkerraldeaLaminosineko erreka8,5
EzkerraldeaArtikaiteko erreka7
EzkerraldeaBertzaitzeko erreka1,7
EskumaldeaBabatzeko erreka5,4
EzkerraldeaHaranbeltzeko erreka2,8
EskumaldeaEldurne
EskumaldeaIzpaxuri16,2
EzkerraldeaUr Beltza3,2
EskumaldeaAzkabia
EskumaldeaEhulondo5,9
EzkerraldeaIholdiko erreka26,8
EzkerraldeaJeloseko erreka16,7
EskumaldeaXuhukoa19,2
EzkerraldeaLihuri45,8

KOKAPENA: Nafarroa Behera

LUZERA: 82,4 km

ITURBURUA: Eltzarreko ordokia

IBAI AHOA: Aturri > Bizkaiko golkoa

ATURRI IBAIA

Fitxategi:Bayonne Adour embouchure.jpgAturri  Piriniotan jaio (Pirinio Garaiak departamenduan), Landetatik igaro eta Lapurdiko Baiona hirian Ozeano Atlantikoa itsasoratzen den ibaia da.

IZENA:

Euskarazko Aturri izena latinez Aturrus zen. Izenak iturri euskarazko hitza eta théron langedozierazko itzarekin lotura du. Erro bera Frantziako Eure (Atura), Aar (Arura) edo Arroux (Aturauos) ibaietan omen dago.
Gaskoizko adour izenak «iturria» edo «ubidea» esan nahi du.

IBAIADARRAK:

  
UhaldeaIzenaEskualdea
EskuinaldeaAturri PayollekoaBigorra Garaia
EzkerraldeaAturri GrippekoaBigorra Garaia
EzkerraldeaAturri LesponnekoaBigorra Garaia
EzkerraldeaOussouetBigorra araia
EzkerraldeaÉchezRivière-Basse
EskuinaldeaEstéousRivière-Basse
EzkerraldeaLouetRivière-Basse
EskuinaldeaArrosRivière-Basse
EzkerraldeaBergonsArmagnac Ea Vic-Bilh
EzkerraldeaSagetArmagnac eta Vic-Bilh
EzkerraldeaLéezArmagnac eta Vic-Bilh
EzkerraldeaBahusChalosse
EzkerraldeaGabasChalosse
EskuinaldeaMidouzeMarzanako eskualdea
EzkerraldeaLoutsChalosse
EzkerraldeaLuyChalosse
EzkerraldeaGave BatuaBearno
EzkerraldeaBiduzeIpar Euskal Herria
EzkerraldeaArhanIpar Euskal Herria
EzkerraldeaArdanabiaIpar Euskal Herria
EzkerraldeaErrobi
Ipar Euskal Herria



Fitxategi:Adour-eu.png



KOKAPENA: Lapurdi

LUZERA: 335 km

ARROA: 16.880 km²

EMARIA: 350 m³/s

ITURBURUA: Tourmalet, Pirinioak

IBAI AHOA: Bizkaiko golkoa

UGARANA IBAIA




Fitxategi:Ascain Nivelle 1.JPGUgarana edo Urdazuri (Sarrakaria, Urma, Ur Ertsi eta Uhertsi izenez ere ezagutua Lapurdiko zenbait lekutan) Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko ibaia da. Dantxarinean sortzen da, Otsondo eta Orabidea errekak elkartuta, eta Donibane Lohizune eta Ziburu artean itsasoratzen da, 45 kilometroko ibilbidea eginda (31 km Lapurdin, eta 14 km Nafarroan). Senpere, Ainhoa eta Azkaine zeharkatzen ditu bere ibilbidean.

IBAIADARRAK:
  • Lapitxuri.
  • Opalazioko erreka, Ainhoan.
  • Lizuniagako erreka, Saratik datorrena.
  • Amezpetuko erreka.
KOKAPENA: Lapurdi, Nafarroa Garaia.

LUZERA: 45 km

ARROA: 233 km²

EMARIA: 5 m³/s

ITURBURUA: Orabidea, Otsondo.

IBAI AHOA: Bizkaiko Golkoa.





viernes, 1 de febrero de 2013

BIDASOA IBAIA

Bidasoa (Baztan bailaran Baztan ibaia deitua) Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Amuarrainek eta, batez ere, izokinek ospe handia eman diote.

IBILBIDEA:

Bidasoa Erratzun (Baztan) jaiotzen da, hemen elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena: Xorroxin ur-jauzia. Hemendik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du iparrekialde-hegomendebalde norabidean, Oronoz-Mugairira ailegatuz.

Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, "Bidasoa" izena hartzen du eta Malerreka eskualdean sartzen da. Malerrekako Doneztebe udalerrian, Ezkurra ibaiko urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.

Handik Bortziri eskualdean barneratu eta Beratik igarotzen da. Endarlatsan Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da, Txingudiko badian.

IBAIADARRAK:

Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaizubia errekak.


LUZERA: 69km

ARROA:  710 km²

ITURBURUA: Errutzu.

IBAI AHOA: Txingudi > Kantauri Itsasoa.











OIARTZUN IBAIA

Fitxategi:Oiartzun ibaia Oreretan.JPG Oiartzun ibaia Gipuzkoan jarioan dabilen ibairik motzena dugu.
Gipuzkoaren ekialdean kokaturiko Oiartzun ibaiaren arroak 82,27 km²-ko eremua hartzen du. Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako herria zeharkatuz eginiko ibilbideak 16 km eskasean lau herri hauetan bizi diren 80.000 bat biztanleren eta Gipuzkoako industrigune nagusienetako baten eta merkataritza portu nagusiaren eragina jasaten du.

Txikia baina garrantzi handikoa da. Oiartzun ibaiaren bailara Paleozoikoan (orain 380 milioi bat urte) hasi zen eratzen, Euskal Herriko bailara zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Prezipitazio aldetik, bere iturburua euririk gehien egiten duen euskal zonaldean kokatua dago (2300 mm). Ur kopuru hau dela Oiartzun ibaiaren iturburu inguruan San Anton, Añarbe eta Domiko urtegiak aurki genitzake.
LUZERA:  16, 6 km

ITURBURUA: Aiako Harria

IBAI AHOA: Pasaiako badia, Bizkaiko Golkoa


URUMEA IBAIA



Urumea (Goizuetan Errakaundi) Ezkurra mendatean jaio eta Donostian itsasoratzen den ibaia da.
46 km luze da eta ibaiadar nagusienak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192 km² ditu (gutxi-gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emaria 10 m3/s da.

Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu. Urnietaren zati nagusiak ere Urumeara isurtzen ditu bere urak.




LUZERA: 46km

ITURBURUA: Ezkurra mendatea

IBAI AHOA: Donostia, Bizkaiko Golkoa

ARROA: 192 km²