martes, 19 de febrero de 2013

ODRÓN IBAIA

Odrón Nafarroako ibaia da, isurialde mediterraneoan; 40 km. Berrotzako mendietan sortu (Kodes mendikatea) eta Mues, Los Arcos, Elizagorria eta Mendabia igaro ondoren, Ebron isurtzen du ura.



JUGALEZ IBAIA

Jugalez Arabako hego-mendebaldean dagoen ibaia da, San León (Toloño) mendiaren inguruan sortutakoa eta mendebalderantz abiatzen dena, Santa Cruz del Fierro (Berantevilla) herrian Ebron isuriz.
Ibilbidean Lagran, Urizaharra eta Zanbrana udalerriak zeharkatzen ditu.

IBILBIDEA:
San Baules, Aranbaltza, Niguaran, Santiama, San Vicente, Los Loros, Artikuatxa, Salsipuedes, Molina eta Mina.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 25, 5 km

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa

(Ez daude argazkiak ibai honi buruz)

IHUDA IBAIA

Fitxategi:Arabako Aiuda ibaia.jpgIhuda Arabako ibai bat da, Zadorraren ezkerraldeko adarretako bat. Gasteiz mendien hegoaldeko isurialdean jaiotzen da, Okina herritik gertu. Urarte eta Saseta herriak zeharkatu eta gero, Trebiñun sartzen da. Konderria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du.
Ikustekoa da Rodavieja izeneko ur-jauzia, Okina eta Saseta artean, 8-10 metroko garaiera duena. Tarte bertsuan, beste hainbat ur-jauzi daude.
Ozana herria zeharkatu ondoren Ihuda ibaia Zadorrara isurtzen ditu urak Lakorzana herritik gertu.

KOKAPENA: Araba


ZADORRA IBAIA

Fitxategi:Armiñongo zubi erromatarra.jpgZadorra Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.
Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.
Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.

IBAIADARRAK:
  • Barrundia
  • Santa Engrazia
  • Dulantzi
  • Batan
  • Iturzabaleta
  • Zalla
  • Las Huertas
  • Ihuda
URTEGIA:
Zadorra ibaiak Uribarri Ganboako urtegiaren sarea osatzen du, guztira 220 hektometroko kubiko ur gordetzeko gaitasunarekin. Urtegi hauek Bilbo eta Gasteizko ur beharrizanak asetzen dituzte.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 78,1 km

ITURBURUA: Entziako mendilerroa (1.045 m)

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa

 

BAIA IBAIA

Fitxategi:Baias ibaia Zuhatzu Kuartango parean.JPGBaia Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60 kilometroko ibaia da. Lurraldearen trantsizio-izaera, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artekoa, zeharkatzen dituen paisaietan nabari da; hala, iparraldean sega-belardiak eta basoak dira nagusi eta hegoaldean, berriz, zereal, erremolatxa eta patata soroak.

IBILBIDEA:
Baia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin. Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, Anda edo Hereñako bezalako igarobide estuetan zehar bide eginez. Horietatik guztietatik azpimarragarriena Tetxako haitzartea da, Arkamo eta Badaia mendilerroen arteko ebaki ikusgarria. Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean hondo arrokatsua agerian duten hainbat zati agertzen dira.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 64 km

ITURBURUA: Gorbeia

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa



MEDITERRANEAR ISURIALDEA DAUKATENAK: OMECILLO

Azken sarreretan, ibai guztiak Katauriar isurialdea daukate eta horain hasiko gara Mediterranear isurialdeekin.
Omecillo Arabako mendebaldeko ibaia da, 32 km-ko luzera duena. Bóvedako mendilerroan jaio eta Ebro ibaian amaitzen da, Bergonda herria zeharkatu eta gero, Sobróndik gertu. 360 km²-ko azalerako arro hidrologikoa du. Gaubea, Jurisdicción de San Zadornil (Burgos), Añana eta Lantaron udalerriak zeharkatzen ditu. Ibaiadar nagusia Tumecillo ibaia du, Arkamoko mendilerroan jaiotzen dena eta Villanañen elkartzen zaiona. Halaber, beherago, eta Bergondara iritsi baino lehen, Añanatik datorren Muera ibai gazia ere elkartzen zaio.
Egoera onean mantentzen da, Arabako eremu horren industrializazio maila txikiari esker. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan natura-baliorik handienetako ibaien artean dugu Omecillo.

KOKAPENA: Araba

LUZERA: 32 km

ITURBURUA: Bóveda

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa


viernes, 15 de febrero de 2013

ERROBI IBAIA

Errobi Ipar Euskal Herriko ibaia da. Bere frantsesezko izena Nive da, gaskoierazkoa Niva.

IBAIADARRAK

Sakontzeko, irakurri: Errobiren ibaiadarren zerrenda

  • Ezterengibeleko erreka
  • Urepeleko Errobi, Baigorritik datorrena
  • Laka, Ortzaizetik
  • Baztan, Bidarraitik
  • Latsa, Ezpeletatik
KOKAPENA: Nafarroa Beherea eta Lapurdi

LUZERA: 78km

ARROA: 1030 km²

EMARIA: 34 m³/s

ITURBURUA: Beherobia, Laurhibar, Arnegi

IBAI AHOA: Aturri > Ozeano Atlantikoa