IBILBIDEA:
Baia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin. Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, Anda edo Hereñako bezalako igarobide estuetan zehar bide eginez. Horietatik guztietatik azpimarragarriena Tetxako haitzartea da, Arkamo eta Badaia mendilerroen arteko ebaki ikusgarria. Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean hondo arrokatsua agerian duten hainbat zati agertzen dira.
KOKAPENA: Araba
LUZERA: 64 km
ITURBURUA: Gorbeia
IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario