martes, 29 de enero de 2013

LEITZARAN IBAIA

Leitzaran Nafarroa eta Gipuzkoan dagoen eta Oria ibaiaren adarra den ibaia da. Gutxi gorabehera itsaso-mailatik 600 metroko altuerara dago. Batez besteko emaria 2,88 m³/s-koa da eta arroaren gainazala 124,02 km²-koa. Ibaiahoan 15 metroko zabalera du.

Nafarroako Leitza udalerrian jaio, en 42 kilometrotako luzera du. Urto deritzon puntuan sartzen da Gipuzkoara. Bere arroak Areso, Berastegi, Elduain, Villabona, Urnieta eta Andoaingo urak jasotzen ditu, eta 12.402 ha ditu, zeinetatik 6.972 Gipuzkoan dauden.

LUZERA: 42 km

ITURBURUA: Leitza (600 m)

IBAIA AHOA: Oria ibaia


ORIA IBAIA

Fitxategi:Tolosa Oria 2009-09-09.JPGOria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. Lizarrate inguruan sortzen den tokitik Orion itsasoratzen den guneraino, 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).
Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiaren lurretan sortzen da, Zegamako mugan, Lizarratetik hurbil. Gero, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil zeharkaturik, Orioren eta Aiaren artean itsasoratzen da.

Fitxategi:Eh3ibaiak laranja.pngIBAIADARRAK:   
  • Leitzaran ibaia: Nafarroa eta Gipuzkoan dagoen eta Oria ibaiaren adarra den ibaia da.
  • Asteasu ibaia
  • Berastegi ibaia
  • Araxes ibaia: Azpirozko mendatean jaiotzen da eta Gipuzkoako norabidea hartzen du, Oria ibaian isurtzen du.
  • Amezketa ibaia
  • Amundarain ibaia: Gipuzkoako Goierri eskualdeko ibai bat da.
  • Agauntza ibaia: Lazkao eta Ataungo udalerrietatik igarotzen den ibaia da, Beasainen Oriarekin lotzen den arte.
  • Eztanda ibaia
LUZERA: 75 km

ITURBURUA: Aizkorri mendia

IBAI AHOA: Orio, Bizkaiko Golkoa




UROLA IBAIA

Fitxategi:Río Urola 1.JPGUrola Gipuzkoa zeharkatzen duen ibaia da. 57 kilometroko luzera du. Arro estua du, batez ere sorburuan. Sortzen duen bailarak hiru eskualde nagusi ditu: Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta.

IBILBIDEA:
Aizkorriren magalean sortu eta Zumaian itsasoratzen da, Bizkaiko Golkoan.
Urola (EHko ibaiak)Bidean, ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorako bidean: 
  • Legazpi
  • Zumarraga-Urretxu
  • Azkoitia
  • Azpeitia
  • Zestoa
  • Aizarnazabal
  • Zumaia
Halaber, ibaia bertatik igaro ez arren, badira Urola bailaran zatiren bat duten beste udalerri batzuk: Antzuola, Beasain, Ezkio-Itsaso, Errezil, Beizama, Aia, Deba eta Getaria.

IBAIADARRAK:
Bere ibaiadar nagusienak hurrengoak dira: Ibaieder, Aratzerreka, Errezil, Granadaerreka eta Arroaerreka.

ITSASORATZEA:
Azken kilometroetan, Zumaia eta Zestoa artean, bokalearen goialdean Bedua izeneko meandro gunea eta bertan dauden uharteak ditugu.
Bokalean bertan, bestela, eskuinaldean kirol portua dago gaur egun. Ezkerraldean, itsasadarretik ez urrunegi, Zumaiako flyscha famatua dago, Debarantz.

LUZERA: 59,3 km

ITURBURUA: Brinkoa, Aizkorri mendia

IBAI AHOA: Zumaia, Bizkaiko Golkoa

      

viernes, 25 de enero de 2013

DEBA IBAIA

Fitxategi:Eh3ibaiak laranja.pngDeba Gipuzkoako ibaia da, Leintz-Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena.
Euskal Herriko bostgarren ibaia da luzeraz, 58 kilometro dituelarik. Tamalez, Euskal Herriko ibairik kutsatuenetako bat da gaur egun.

HISTORIA:
Antzinean nabigagarria izan zen Altzola (Elgoibar) auzoraino, bertan komertziorako kai garrantzitsua zegoelarik (haren aztarnak badaude gaur egun ere). Kai haren garrantziak zetzan artilearen eta burdinaren garraioan, lehenengoa Gaztelatik Ingalaterrara eta bigarrena Ingalaterratik hona, inguruko burdinoletan banatzen zutelarik. Jarduera hauek ontzi lauetan egiten zituzten, gabarra izenekoetan. Artilea Altzolatik mandoekin eramaten zuten Debaraino, hortik itsasontzietan sartzeko, bertan ere kontrako norabidean burdina garraiatuz.
XVIII. mendean , Argien mendean baitan, Mediterraneoa eta Atlantikoa elkar lotzeko egitasmoa planteatu zuten, Zadorra eta Debaren ibaien bidez hain zuzen ere. Antza denez proiektua ez zuten gauzatu orografia zailak eskatzen zuen dirutzagatik, Gaztela eta Aragoi aldean zati batzuk egin bazituzten ere 1776 eta 1790 artean Frantzisko Xabier Muniberen aginduz.
Itsasadarraren ertzetan bestela itsasontziak eraiki zituzten XX. mendeko hasiera arte. Tradizionalki turismo gunea ere izan zen, Altzolako bainuetxea tartean zegoelarik.
Ibarraren azken zatia haitzarte modukoa da, eta bertan aztarna arkeologiko garrantzitsuak topatu izan dituzte. Bertan Astigarribiako Ander Deunaren eliza dago, XI. mendeko osagai erromanikoak dituena. Astigarribia Debarako bide nagusian zegoen antzinean, derrigorrez igarotzeko lekua, eta zergak kobratzen zizkieten bidaiariei.
Deba ibaia, azkenik, mendebaldean karistiar eta ekialdean barduliarren arteko muga naturala zen. Gaur egun oraindik mendebaleko euskara eta erdialdekoaren artekoa bada.


IBILBIDEA ETA ITSASADARRAK:
Debagoienako eta Debabarrenako eskualdeak zeharkatzen ditu, eta hegoaldetik iparraldera Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Deba udalerriak.
Bere ibaiadar nagusiak ezkerraldean Aramaio, Angiozar, Aranerreka, Ego (Eibar, ibaiadar nagusia) eta Kilimon (Mendaro) dira. Eskuinaldetik bestela Oñati, Urkulu eta Antzuola ibaiak datoz.



ARTIBAI IBAIA

Artibai Bizkaiko ibaia da, Lea-Artibaiko eskualdekoa.
Oizeko iparraldetik datozen erreka batzuk bat egiten dute Iruzubieta auzoan (Markina-Xemein). Aurrerago, eskuinaldetik jasotzen ditu mendi beretik datorren Urko ibaiaren urak.
Beraz, Mallabia, Ziortza-Bolibar eta Markina-Xemein udalerriak zeharkazten ditu, eta Berriatuan hasten da jasotzen mareen eragina. Berriatua eta Ondarroa bitartean, antzinako paduren arrastoak daude. Artibai ibaia, Ondarroan itsasoratzen da eta itsasoratzean, ibaiak 70 metroko zabalera dauka.
Fitxategi:Artibai marisma.JPG
25 kilometro luze da, Oiz menditik Bizkaiko Golkoraino. Ibaiaren sorburua itsas mailatik 1.000 metrora dago.

IBAIADARRAK:
ESKUINALDETIK:
  • Urko.
  • Amalloa.
  • Gorozika

  • ESKERRALDETIK:
    • Zigortza 
    • Igotz.
    LUZERA: 25 km

    ITURBURUA: Oiz mendia

    IBAI AHOA: Bizkaiko Golkoa

    LEA IBAIA

    Fitxategi:Leaibai60.jpgLea Bizkaiko ibaia da, Lea-Artibai eskualdean jario dena, 20 kilometroko ibilbidea egiten duena Oiz mendi ingurutik Kantauri itsasoraino. 82 km2-ko arroa dauka.


    IBILBIDEA:
    Lea ibaia Oiz mendiaren iparraldeko isurialdean jaiotzen da, Munitibar inguruan. Itsasorako bidean, Aulesti eta Amoroto udalerriak zeharkatzen ditu.
    Azken zatian padura ederra sortzen du, Marea Errota zaharraren inguruan, Mendexa eta Lekeitio artean itsasoratu baino lehen.

    LUZERA: 20 km

    ITURBURUA: Oiz mendia

    IBAI AHOA: Bizkaiko Golkoa



    martes, 22 de enero de 2013

    OKA IBAIA



    Oka ibaia Bizkaiko ibaia da. Oiz mendiaren magalean, Gorozika auzoko Zugastieta inguruan, jaiotzen da, 601 metroko altuera duen Goroño, 1.035 metroko altuera duen Oiz, 563 metroko altuera duen Bizkargi eta 552 metroko altuera duen Arburun jaiotako zenbait erreken lotunean. Hegoaldetik iparralderanzko norabidean doa eta Gernikatik aurrera itsasadar bihurtzen da eta Urdaibaiko padura eratzen du. Mundakan itsasoratzen da. Guztira 17 kilometroko luzera du.
    Munduan zehar badaude izen bera duten beste ibaiak: Burgosko probintzian 70 kilometroko luzera duen Oca ibaia dago, Ebroren ibaiadarra dena; Errusian, berriz, Oka izeneko ibaia ere badago Volgaren ibaiadarra dena. Honek 1.495 kilometroko luzera du. Alexandrovkan jaio ondoren, Orel, Tula, Kaluga, Mosku, Riazan, Vladimir eta Nizhny Novgorod oblastak zeharkatzen ditu Nizhni Novgoroden hil arte.
    Bere arroan Urdaibaiko padura dago, Unescok 1984an biosfera erreserba izendatu zuena. Bere joritasun naturala, eta batez ere ornitologikoak ezinbestekoa izan zen 1994an Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatua izateko eta Natura 2000 Sarean izateko. 1992an Espainiako Gobernuak Ramsarreko hitzarmenaren Garrantzidun Hezeguneen zerrendan sartu zuen.
    Ibaiak bere 17 kilometroko luzeran ondoko herrietatik pasatzen da: Muxika, Gernika, Forua, Busturia, Murueta, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu.

    Fitxategi:Urdaibai 5.JPG
















    LANDARERIA:
    Urdaibai inguruan dagoen landareria batez ere atlantiarra da. Nagusiak dira larreak, hariztiak, baso hostotsuak eta batez ere hazkunde arina duten konifera-sailak (pinus radiata edo insignis). Kostaldean, ostera, kantauriar baso gehiago daude, artediak eta gurbitzak nagusiak izanik. Guztira 615 landare-espezieak zerrendatu dituzte, non 318 ornodun-espezie bizi diren, horietatik 245 hegaztiak direnak

    FAUNA:
    Oka eta bere ibaiadarren uretan arrain eta urlehortar espezie ugari bizi dira. Landareak moduan, ibilguaren kokapenaren arabera, aldatuz doaz. Goialdean amuarraina,  mazkar arantzagabea, aingira, zarbo arrunta eta ezkailua bizi dira; erdialdean barbo eta loina agertzen dira, bokalea geroz eta hurbilagoa izan oparoagoak direnak; itsasadarrean zarbo arrunta, lazuna, platuxa latza eta aingirak arruntak dira.

    IBAIADARRAK:
    ESKUINALDETIK:
    • Berrekondo
    • Golako.
    • Omaerreka.
    ESKERRALDETIK:
    • Ugarte edo Muxika
    • Busturia
    • Sollube 

    GOBELA IBAIA

    Gobela Barrikan jaio eta Leioan Ibaizabaleko itsasadarrari urak ematen dizkion ibaia da. Guztira 9 km.ko ibilbidea du.
    Ibaia Barrikan dagoen Ganes mendian jaiotzen da. Bertan Genabarri erreka izena hartzen du. Sopelan dagoela Lemosas erreka eta Saitu errekako urak hartzen ditu.
    Getxon Martiartu erreka eta Bolue erreka jasotzen ditu. Azkeneko hau jasotzen duen lekuan Bolueko fadura sortzen da.
    Azkenik Leioan Udondo erreka jasotzen du eta ondoren Ibaizabaleko itsasadarrean bukatzen da.
    Kutsadura handiko erreka da, hainbat industria dituelako inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako.

    KOKAPENA: Uribe kosta

    LUZERA: 9km

    ITURBURUA: Ganes mendia

    IBAI AHOA: Ibaizabal > Ozeano Atlantikoa


    Fitxategi:Lamiako Gobelas metro.jpg

    viernes, 18 de enero de 2013

    BUTROE IBAIA

    Butroe ibaia edo Plentziako itsasadarra Morga (Bizkaia) udalerrian jaiotzen da, Bizkargi mendiaren magalean.
    Bizkaiko Golkora iritsi arte 24,5 kilometroko ibilbidea egiten du. Arroak 175 km karratu ditu, eta batez besteko ur emaria 3 m3/segundoko da.
    Hurrengo herrietatik pasatzen da: Errigoiti, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Mungia, Gatika, Jatabe, Urduliz, Plentzia eta Barrika. Plentzia herrian itsasoratzen da.






    LUZERA: 24,5 km

    ARROA: 175 km²

    IBAI AHOA: Bizkaiko Golkoa

    ITURBURUA: Bizkargi




    NERBIOI IBAIA






    Nerbioi ibaia Bizkaiko hego-mendebaldeko eta Arabakoipar-mendebaldeko ibai bat da, Ibaizabalen ezkerraldeko ibaiadarretako bat. Guztira 72 km-ko ibilbidea du. Nerbioi izena Nerva erromatar  jainkoaren omenezkoa da. 530 km2-ko arro hidrografikoa du. Arro horren hegoaldean Gilarte mendatea dago (850 metrokoa).


    IBILBIDEA:

    Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian, Urduñako mendien goialdean, Santiagoko pagadian. Bizkaiko Urduñako lurrak igaro eta gero, Arabako Amurrio eta Laudio zeharkatzen ditu, berriro eta behin betiko Bizkaiko lurretan sartu baino lehen. Gero, Arakaldo, Ugao eta Arrigorriaga zeharkatuta, Basaurin ematen dizkio bere urak Ibaizabali, bere 72 kilometroko ibilbidearen bukaeran. Ibilbideak, oro har, hego-ipar norabideari jarraitzen dio.




    IBAIADARRAK:

    EZKERRETIK:
    • Larrunbe erreka
    • Izoria
    EZKUINETIK:
    • Altube
      • Bergantza
      • Arnauri
    • Zeberioerreka
    LUZERA: 72 km

    IBAI AHOA: Ibaizabal > Bizkaiko Golkoa

    ITURBURUA: Delika, Araba


    IBAIZABALEKIN ELKARTZEA:

    Basaurin Ibaizabal ibaiarekin elkartzen da. Bertan Nerbioi-Ibaizabal sistema sortzen da. Orain dela urte batzuk arte ondoren sortzen zen ibaiari Nerbioi izena ematen zitzaion, baina gaur egun Ibaizabal deitzeko ohitura handiagoa dago.


    martes, 15 de enero de 2013

    IBAIZABAL IBAIA



    Ibaizabal Durangaldetik igaro eta Nerbioi ibaiarekin batuta Bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena sortzen duen ibaia da. 416 km2-ko arroa betetzen du Nerbioi ibairekin batzen den arteko arroa barne hartu gabe.



    IBILBIDEA:
    Ibaia sortzen hainbat erreka ezberdin hartzen dute parte. Jatorriz Zumelegi izena duen ibaia da, Elorrio inguruko erreka errekastoek elkartzean sortua, Atxondora heltzean Arrazola erreka biltzen zaio (Anboton jaiotzen dena (1.296 metro)) eta Ibaizabal izena hartzen du. Abadiñon Atxarte eta Oiz (1.026 m) eta Mañazar menditik jaisten diren hainbat errekek sorturiko Zaldu ibaia gehitzen zaizkio. Iurretan Mañarierreka, Lemoan Arratia ibaia, Basaurin Nerbioi Ibaia, Bilbon Cadagua eta Erandion Asua ibaia elkartzen zaizkio harik eta Portugalete eta Getxo bitartean itsasoratzen den arte.


    ITSASORATZEA:
    Ibaizabal itsasadar bilakatzen da Bilboko Abusun, eta Bizkaiko Golkoan hiltzen da, Abrako golkoan.

    IBAIADARRAK:
    -EZKERRETIK:
    • Zumalegi
    • Mañarierreka
    • Arratia
    • Nerbioi
    • Cadagua
    • Galindo
    -ESKUINETIK:
    • Zalduerreka
    • Arria erreka
    • Maguma erreka
    • Oromiño erreka
    • Larrea erreka
    • Larrabetzu erreka
    • Asua
    • Gobela
    LUZERA: 63km

    IBAI AHOA: Bizkaiko Golkoa

    ITURBURUA: Arrazola









    KOTORRIO IBAIA


    Kotorrio ibaia Bizkaiko mendebaldean dagoen antzinako meatze ibaia da. Barbadun ibaiaren ibaiadarra da.
    El Campillo industrialdean (Abanto-Zierbena) 100 metroko altueran jaio eta behin Abanto-Zierbenako izen bereko auzoa zeharkatuta, Muskizera heltzen da. Hantxe, San Juan auzoan Barbadun ibaiaren eskuinaldera isurtzen da.
    Ibaiburuan lauzazko substratuak eta urjauziak daude, baina putzuekin tartekatuz. Landaretza ondo artatu da. Beheko ibilguan ibaiertzetako landaretzan zuhaiskak eta belar nitrofiloak dira nagusi. Makroornogabeen komunitateak oparoak dira.

    IBAIADARRAK:
    • Picón ibaia
      • Tobas Erreka
        • Txikito Erreka
    • Sobaco Erreka

    KOKAPENA: Bizkaia

    LUZERA: 1km

    IBAI AHOA: Barbadun

    viernes, 11 de enero de 2013

    BARBADUN IBAIA

    Barbadun Bizkaiko mendebaldean dagoen ibaia da. Mendebaldetik hasita, Euskal Herriko lehendabiziko ibaia da.
    Barbadun ibaiak baditu beste izen batzuk, esaterako, Somorrostro, Mayor, Merkadillo edo Lombar.

    IBILBIDEA:
    Ibaiaren iturria 200 metroko kotan dago, Kolitza mendia eta Abellanedaren ondoan. Hasieran, Merkadillo ibaia du izena Sopuerta zeharkatzen duenean. Behin Muskizen Barbadun izena ezagutua, El Pobaleko Burdinola ezkerraldean uzten du, hortxe dago ibaia gainditzen duen XVII. mendeko zubi zaharra.
    Muskizko Santelices auzotik pasa ondoren, ibaia itsasadar bihurtzen da. San Juan auzoan, Kotorrio ibaiaren ahoa dago. Hortik, San Julian auzoa igarota, Barbadunek La Arena hondartzan itsasoratzen du.

    IBAIADARRAK:
    • Galdames ibaia, eskuinetik, hasierako partea Kolitza ibaia da.
      • Badillo erreka.
      • Barcena erreka.
      • Tejera erreka.
    • Baldebezi erreka, eskuinetik.
    • Kotorrio ibaia.
      • Pikon ibaia.
        • Tobas erreka.
          • Txikito erreka.
      • Sobaco erreka.
    • El Ponton erreka ezkerretik.
    • Gardedo erreka ezkerretik.
    • Morenillo erreka eskuinetik.

    ITSASADARRAK:
    Barbadunaren itsasadarra lehen urtokia zen. Ibaiaren eskuineko partean, gaur egun Petronor Birfindegia dagoen lurrak, Urdaibaik beste aberastasuna zeukan padura zegoen. Hain zen aberatsa lekua non Lope Gartzia Salazarrek bere gaztelua Muskizen kokatzen baitu haraino itsasoa heltzen zelako eta horrela beti zerbait jateko izango zuelakoan.
    Gaur egun, bai Petronorrek bai CAMPSAk ia padura osoa okupatu dute behin biziriko fauna eta basaflora txikituta. Bizirik dagoen padura, Pobeña auzoan kokaturikoa, natura gune babestua da.


    Fitxategi:Muskizko kosta.jpg