Bidasoa (Baztan bailaran
Baztan ibaia deitua) Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Amuarrainek eta, batez ere, izokinek ospe handia eman diote.
IBILBIDEA:
Bidasoa Erratzun (Baztan) jaiotzen da, hemen elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena: Xorroxin ur-jauzia. Hemendik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du iparrekialde-hegomendebalde norabidean, Oronoz-Mugairira ailegatuz.
Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, "Bidasoa" izena hartzen du eta Malerreka eskualdean sartzen da. Malerrekako Doneztebe udalerrian, Ezkurra ibaiko urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.
Handik Bortziri eskualdean barneratu eta Beratik igarotzen da. Endarlatsan Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da, Txingudiko badian.
IBAIADARRAK:
Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaizubia errekak.
LUZERA: 69km
ARROA: 710 km²
ITURBURUA: Errutzu.
IBAI AHOA: Txingudi > Kantauri Itsasoa.