martes, 22 de enero de 2013

OKA IBAIA



Oka ibaia Bizkaiko ibaia da. Oiz mendiaren magalean, Gorozika auzoko Zugastieta inguruan, jaiotzen da, 601 metroko altuera duen Goroño, 1.035 metroko altuera duen Oiz, 563 metroko altuera duen Bizkargi eta 552 metroko altuera duen Arburun jaiotako zenbait erreken lotunean. Hegoaldetik iparralderanzko norabidean doa eta Gernikatik aurrera itsasadar bihurtzen da eta Urdaibaiko padura eratzen du. Mundakan itsasoratzen da. Guztira 17 kilometroko luzera du.
Munduan zehar badaude izen bera duten beste ibaiak: Burgosko probintzian 70 kilometroko luzera duen Oca ibaia dago, Ebroren ibaiadarra dena; Errusian, berriz, Oka izeneko ibaia ere badago Volgaren ibaiadarra dena. Honek 1.495 kilometroko luzera du. Alexandrovkan jaio ondoren, Orel, Tula, Kaluga, Mosku, Riazan, Vladimir eta Nizhny Novgorod oblastak zeharkatzen ditu Nizhni Novgoroden hil arte.
Bere arroan Urdaibaiko padura dago, Unescok 1984an biosfera erreserba izendatu zuena. Bere joritasun naturala, eta batez ere ornitologikoak ezinbestekoa izan zen 1994an Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatua izateko eta Natura 2000 Sarean izateko. 1992an Espainiako Gobernuak Ramsarreko hitzarmenaren Garrantzidun Hezeguneen zerrendan sartu zuen.
Ibaiak bere 17 kilometroko luzeran ondoko herrietatik pasatzen da: Muxika, Gernika, Forua, Busturia, Murueta, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu.

Fitxategi:Urdaibai 5.JPG
















LANDARERIA:
Urdaibai inguruan dagoen landareria batez ere atlantiarra da. Nagusiak dira larreak, hariztiak, baso hostotsuak eta batez ere hazkunde arina duten konifera-sailak (pinus radiata edo insignis). Kostaldean, ostera, kantauriar baso gehiago daude, artediak eta gurbitzak nagusiak izanik. Guztira 615 landare-espezieak zerrendatu dituzte, non 318 ornodun-espezie bizi diren, horietatik 245 hegaztiak direnak

FAUNA:
Oka eta bere ibaiadarren uretan arrain eta urlehortar espezie ugari bizi dira. Landareak moduan, ibilguaren kokapenaren arabera, aldatuz doaz. Goialdean amuarraina,  mazkar arantzagabea, aingira, zarbo arrunta eta ezkailua bizi dira; erdialdean barbo eta loina agertzen dira, bokalea geroz eta hurbilagoa izan oparoagoak direnak; itsasadarrean zarbo arrunta, lazuna, platuxa latza eta aingirak arruntak dira.

IBAIADARRAK:
ESKUINALDETIK:
  • Berrekondo
  • Golako.
  • Omaerreka.
ESKERRALDETIK:
  • Ugarte edo Muxika
  • Busturia
  • Sollube 

No hay comentarios:

Publicar un comentario