viernes, 25 de enero de 2013

DEBA IBAIA

Fitxategi:Eh3ibaiak laranja.pngDeba Gipuzkoako ibaia da, Leintz-Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena.
Euskal Herriko bostgarren ibaia da luzeraz, 58 kilometro dituelarik. Tamalez, Euskal Herriko ibairik kutsatuenetako bat da gaur egun.

HISTORIA:
Antzinean nabigagarria izan zen Altzola (Elgoibar) auzoraino, bertan komertziorako kai garrantzitsua zegoelarik (haren aztarnak badaude gaur egun ere). Kai haren garrantziak zetzan artilearen eta burdinaren garraioan, lehenengoa Gaztelatik Ingalaterrara eta bigarrena Ingalaterratik hona, inguruko burdinoletan banatzen zutelarik. Jarduera hauek ontzi lauetan egiten zituzten, gabarra izenekoetan. Artilea Altzolatik mandoekin eramaten zuten Debaraino, hortik itsasontzietan sartzeko, bertan ere kontrako norabidean burdina garraiatuz.
XVIII. mendean , Argien mendean baitan, Mediterraneoa eta Atlantikoa elkar lotzeko egitasmoa planteatu zuten, Zadorra eta Debaren ibaien bidez hain zuzen ere. Antza denez proiektua ez zuten gauzatu orografia zailak eskatzen zuen dirutzagatik, Gaztela eta Aragoi aldean zati batzuk egin bazituzten ere 1776 eta 1790 artean Frantzisko Xabier Muniberen aginduz.
Itsasadarraren ertzetan bestela itsasontziak eraiki zituzten XX. mendeko hasiera arte. Tradizionalki turismo gunea ere izan zen, Altzolako bainuetxea tartean zegoelarik.
Ibarraren azken zatia haitzarte modukoa da, eta bertan aztarna arkeologiko garrantzitsuak topatu izan dituzte. Bertan Astigarribiako Ander Deunaren eliza dago, XI. mendeko osagai erromanikoak dituena. Astigarribia Debarako bide nagusian zegoen antzinean, derrigorrez igarotzeko lekua, eta zergak kobratzen zizkieten bidaiariei.
Deba ibaia, azkenik, mendebaldean karistiar eta ekialdean barduliarren arteko muga naturala zen. Gaur egun oraindik mendebaleko euskara eta erdialdekoaren artekoa bada.


IBILBIDEA ETA ITSASADARRAK:
Debagoienako eta Debabarrenako eskualdeak zeharkatzen ditu, eta hegoaldetik iparraldera Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Deba udalerriak.
Bere ibaiadar nagusiak ezkerraldean Aramaio, Angiozar, Aranerreka, Ego (Eibar, ibaiadar nagusia) eta Kilimon (Mendaro) dira. Eskuinaldetik bestela Oñati, Urkulu eta Antzuola ibaiak datoz.



1 comentario:

  1. Arratsaldeon! Nagore Llantada naiz!
    Lehenik eta behin, esan beharra dago informazioa oso tratatuta dagoela. Kolorearen aldetik esan dezaket, kolore biziagoak erabiliko nituela, bestela nahiko ilun geratzen da. Bestetik, ibaien gaia interesgarritzat jotsen dut.
    Lan on bat egin duzue, kideak!!

    ResponderEliminar