viernes, 11 de enero de 2013

BARBADUN IBAIA

Barbadun Bizkaiko mendebaldean dagoen ibaia da. Mendebaldetik hasita, Euskal Herriko lehendabiziko ibaia da.
Barbadun ibaiak baditu beste izen batzuk, esaterako, Somorrostro, Mayor, Merkadillo edo Lombar.

IBILBIDEA:
Ibaiaren iturria 200 metroko kotan dago, Kolitza mendia eta Abellanedaren ondoan. Hasieran, Merkadillo ibaia du izena Sopuerta zeharkatzen duenean. Behin Muskizen Barbadun izena ezagutua, El Pobaleko Burdinola ezkerraldean uzten du, hortxe dago ibaia gainditzen duen XVII. mendeko zubi zaharra.
Muskizko Santelices auzotik pasa ondoren, ibaia itsasadar bihurtzen da. San Juan auzoan, Kotorrio ibaiaren ahoa dago. Hortik, San Julian auzoa igarota, Barbadunek La Arena hondartzan itsasoratzen du.

IBAIADARRAK:
  • Galdames ibaia, eskuinetik, hasierako partea Kolitza ibaia da.
    • Badillo erreka.
    • Barcena erreka.
    • Tejera erreka.
  • Baldebezi erreka, eskuinetik.
  • Kotorrio ibaia.
    • Pikon ibaia.
      • Tobas erreka.
        • Txikito erreka.
    • Sobaco erreka.
  • El Ponton erreka ezkerretik.
  • Gardedo erreka ezkerretik.
  • Morenillo erreka eskuinetik.

ITSASADARRAK:
Barbadunaren itsasadarra lehen urtokia zen. Ibaiaren eskuineko partean, gaur egun Petronor Birfindegia dagoen lurrak, Urdaibaik beste aberastasuna zeukan padura zegoen. Hain zen aberatsa lekua non Lope Gartzia Salazarrek bere gaztelua Muskizen kokatzen baitu haraino itsasoa heltzen zelako eta horrela beti zerbait jateko izango zuelakoan.
Gaur egun, bai Petronorrek bai CAMPSAk ia padura osoa okupatu dute behin biziriko fauna eta basaflora txikituta. Bizirik dagoen padura, Pobeña auzoan kokaturikoa, natura gune babestua da.


Fitxategi:Muskizko kosta.jpg
   

1 comentario:

  1. Kaixo Maider naiz!
    Niretzat blog hau informazio gehiegi dauka eta pizkat rolloa baina bere diseinua oso polita dago eta sarrera asko egin dituzue,argazkiak oso ondo dauede.Sarrera batean daukazue iformazio guztia zuriz azpimarratuta eta ez da oso ondo irkaurtzen.
    Zorionak blog hau oso ondo dago eginda!

    ResponderEliminar