Zadorra Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.
Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.
Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.
IBAIADARRAK:
- Barrundia
- Santa Engrazia
- Dulantzi
- Batan
- Iturzabaleta
- Zalla
- Las Huertas
- Ihuda
Zadorra ibaiak Uribarri Ganboako urtegiaren sarea osatzen du, guztira 220 hektometroko kubiko ur gordetzeko gaitasunarekin. Urtegi hauek Bilbo eta Gasteizko ur beharrizanak asetzen dituzte.
KOKAPENA: Araba
LUZERA: 78,1 km
ITURBURUA: Entziako mendilerroa (1.045 m)
IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa
Hola,soy Sarah.
ResponderEliminarCuando he entrado en este blog me ha gustado.
Este blog esta muy bien ordenado y en cuanto a las fotos son muy bonitas,para mi gusto.
FELICIDADES por haber hecho este blog!!
Osoondo dago blog hau. Informazioa baliagarria izan zait
ResponderEliminarZORIONAK¡¡¡¡¡