Ihuda Arabako ibai bat da, Zadorraren ezkerraldeko adarretako bat. Gasteiz mendien hegoaldeko isurialdean jaiotzen da, Okina herritik gertu. Urarte eta Saseta herriak zeharkatu eta gero, Trebiñun sartzen da. Konderria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du.
Ikustekoa da Rodavieja izeneko ur-jauzia, Okina eta Saseta artean, 8-10 metroko garaiera duena. Tarte bertsuan, beste hainbat ur-jauzi daude.
Ozana herria zeharkatu ondoren Ihuda ibaia Zadorrara isurtzen ditu urak Lakorzana herritik gertu.
KOKAPENA: Araba
No hay comentarios:
Publicar un comentario