Biduze edo Lapiotz (Donaixtitik gora Urbeltzeta) Nafarroa Behereko ibaia da, Zuberoako mugan jaiotzen da eta Aturriren ibaiadarra da.
Iraganean ondasunen garraiorako oso erabilia izan zen ibaia, idiek tiraturiko gabarren bidez eramaten zirelarik. Ibai-portu garrantzitsuak egon ziren hala nola Akamarre eta Bidaxunen. Ibaian zehar ontzi txikiek Akamarrera arte bakarrik nabiga dezakete.
Arbailetako Ithe basoan dagoen lur azpiko ur-laster batetik jaiotzen da (Eltzarreko ordokia) eta Gixunen isurtzen da Aturri ibaira.
IBAIADARRAK:
Uhaldea | Izena | Luzera (km.) |
---|---|---|
Eskumaldea | Ihiteko erreka | 4,3 |
Eskumaldea | Sorhitza | 3,9 |
Eskumaldea | Larramendi | 2,9 |
Ezkerraldea | Hoztako ura | 8,1 |
Ezkerraldea | Laminosineko erreka | 8,5 |
Ezkerraldea | Artikaiteko erreka | 7 |
Ezkerraldea | Bertzaitzeko erreka | 1,7 |
Eskumaldea | Babatzeko erreka | 5,4 |
Ezkerraldea | Haranbeltzeko erreka | 2,8 |
Eskumaldea | Eldurne | |
Eskumaldea | Izpaxuri | 16,2 |
Ezkerraldea | Ur Beltza | 3,2 |
Eskumaldea | Azkabia | |
Eskumaldea | Ehulondo | 5,9 |
Ezkerraldea | Iholdiko erreka | 26,8 |
Ezkerraldea | Jeloseko erreka | 16,7 |
Eskumaldea | Xuhukoa | 19,2 |
Ezkerraldea | Lihuri | 45,8 |
KOKAPENA: Nafarroa Behera
ITURBURUA: Eltzarreko ordokia
IBAI AHOA: Aturri > Bizkaiko golkoa
Kaixo neska-mutilak Unai Zorrilla naiz.
ResponderEliminarNik leireren taldearen bloga gehiago gustatu zait hau baino niretzat informazio gutxi dauka gainera ibaiak ezagutzeko eta jakiteko edota ikasteko leiresarahandreamaiderren bloga nahiago nahi dut