Gipuzkoaren ekialdean kokaturiko Oiartzun ibaiaren arroak 82,27 km²-ko eremua hartzen du. Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako herria zeharkatuz eginiko ibilbideak 16 km eskasean lau herri hauetan bizi diren 80.000 bat biztanleren eta Gipuzkoako industrigune nagusienetako baten eta merkataritza portu nagusiaren eragina jasaten du.
Txikia baina garrantzi handikoa da. Oiartzun ibaiaren bailara Paleozoikoan (orain 380 milioi bat urte) hasi zen eratzen, Euskal Herriko bailara zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Prezipitazio aldetik, bere iturburua euririk gehien egiten duen euskal zonaldean kokatua dago (2300 mm). Ur kopuru hau dela Oiartzun ibaiaren iturburu inguruan San Anton, Añarbe eta Domiko urtegiak aurki genitzake.
LUZERA: 16, 6 km
ITURBURUA: Aiako Harria
IBAI AHOA: Pasaiako badia, Bizkaiko Golkoa
Kaixo Leire naiz!
ResponderEliminarAsko gustatu zait blog hau, zeren eta ez izan gairik interesgarriena blog bat egiteko, oso informazio baliagarria jarri duzuela iruditzen zait. Blog honek gure inguruneko ibai garrantsitsuenak biltzen ditu, eta obeto ezagutzeko aukera ematen digu. Gainera oso argazki politak daude eta oso ondo antolatuak.Primerakoa da.
Kaixo Leire naiz!
ResponderEliminarEsan nahi dizuet, blog honek asko gustatu zaidala, zeren eta gai interesgarriena ez izan blog bat egiteko, gure inguruneko ibai garrantsitsuen informazio baliagarria biltzen du eta hauek obeto ezagutzeko aukera ematen digu. Gainera oso ondo antolatua dago eta oso argazki politak jarri dituzue. primerakoa da.