Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiaren lurretan sortzen da, Zegamako mugan, Lizarratetik hurbil. Gero, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil zeharkaturik, Orioren eta Aiaren artean itsasoratzen da.
IBAIADARRAK:
- Leitzaran ibaia: Nafarroa eta Gipuzkoan dagoen eta Oria ibaiaren adarra den ibaia da.
- Asteasu ibaia
- Berastegi ibaia
- Araxes ibaia: Azpirozko mendatean jaiotzen da eta Gipuzkoako norabidea hartzen du, Oria ibaian isurtzen du.
- Amezketa ibaia
- Amundarain ibaia: Gipuzkoako Goierri eskualdeko ibai bat da.
- Agauntza ibaia: Lazkao eta Ataungo udalerrietatik igarotzen den ibaia da, Beasainen Oriarekin lotzen den arte.
- Eztanda ibaia
ITURBURUA: Aizkorri mendia
IBAI AHOA: Orio, Bizkaiko Golkoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario