Gobela Barrikan jaio eta Leioan Ibaizabaleko itsasadarrari urak ematen dizkion ibaia da. Guztira 9 km.ko ibilbidea du.
Ibaia Barrikan dagoen Ganes mendian jaiotzen da. Bertan Genabarri erreka izena hartzen du. Sopelan dagoela Lemosas erreka eta Saitu errekako urak hartzen ditu.
Getxon Martiartu erreka eta Bolue erreka jasotzen ditu. Azkeneko hau jasotzen duen lekuan Bolueko fadura sortzen da.
Azkenik Leioan Udondo erreka jasotzen du eta ondoren Ibaizabaleko itsasadarrean bukatzen da.
Kutsadura handiko erreka da, hainbat industria dituelako inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako.
KOKAPENA: Uribe kosta
LUZERA: 9km
ITURBURUA: Ganes mendia
IBAI AHOA: Ibaizabal > Ozeano Atlantikoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario